domingo, 19 de diciembre de 2010

RING OF FIRE



John Ray "Johnny" Cash (Kingsland, Arkansas, 1932ko otsailaren 26a – Nashville, Tennessee, 2003ko irailaren 12a) country, gospel, rock and roll eta rockabilly abeslari handienetakoa izan zen.

Ahots sakona, janzkera iluna, Cashek horrela hasi ohi zituen bere emanaldiak: Hello, I'm Johnny Cash. Abesti asko eta askok (I Walk The Line, Folsom Prison Blues, Man in Black...) tristura islatzen dute, errua, moralitatearen kezka eta barkamena. Umorea ere erakusten du, ordea: One Piece At A Time, The One On The Right Is On The Left, A Boy Named Sue, eta beste gai ugari era bai. Johnnyren abesti ezagunenetakoak beste artista batzuen ahotsetatik iritsi zaizkigu: Nine Inch Nailsen Hurt edo Joe Strummerrekin batera egin zuen Redemption Song, Bob Marleyk hil baino zertxobait aurrerago egin zuena.

90 milioi album salduko zituen bere 50 urteetako lanaldian. Country arloan izen esanguratsua da, baina ospea ez du arlo horretan bakarrik.

Johnny Cash 60., 70. eta 8. hamarkadetako abeslaririk onenetarikoa izan zela iruditzen zait. Penagarria da benetan anfetamineekiko zuen adikzioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario